Perpignan (Ekialdeko Pirinioak departamentua – Languedoc-Roussillon)
2010ko maiatzaren 3tik 5era
Energia berriztagarrien inguruan lan egiten duten enpresa eta profesionalentzako munduko hitzordu garrantzitsuenen artean dago DEBRI Nazioarteko Konferentzia. Urtean behin ospatzen da eta sektorearen 4 lehiakortasun polo frantses biltzen ditu: Capenergies, S2E2, Tenerrdis et DERBI.

Profesionalei, energia berriztagarrien inguruan azken berrikuntzei, teknika berriei eta proiektuak martxan jartzeko soluzioen inguruan informazioa emateko helburuarekin, mahai-inguruak, gaikako tailerrak etab antolatuko dira 2010eko maiatzaren 3a eta 5a bitartean.

Konferentzia hau erakundeei, enpresei, ikerketa zentroei, prestakuntza zentroei, unibertsitateei, arkitektoei, proiektuak egiteaz arduratzen diren bulegoei, erakunde finantzario eta juridikoei, etxebizitza sustatzaileei, instalatzaileei edo energia berriztagarrien garapenarekin zerikusia duen beste edozeini zuzenduta dago.

gonbidatuko diren herrialdeak Alemania, Suedia eta Danimarka izango dira.

Informazio erabilgarria

Kontaktuak

Olivia MAILHES
Pôle de compétitivité DERBI
Chargée de communication – Communication Manager
52 avenue Paul Alduy – 66860 Perpignan Cedex – Frantzia

Telef: +33 (0)4 68 66 17 96
Faxa: 33 (0)4 68 66 22 94
Emaila: olivia.mailhes@pole-derbi.com

Webgunea

Deskargatu programa