Bederatzigarren edizio honetan, 14 dantza konpainiak, erabat doakoak izango diren 22 ikuskizun ordu eskainiko dituzte, Baiona/Donostia Eurohirian dauden 8 udalerritako 24 hiri paisaietan.
Irailaren 11tik 28ra mugaz gaindiko Dantza Hirian dantza garaikide jaialdia ospatuko da. Bederatzigarren edizio honetan, 14 dantza konpainiak, erabat doakoak izango diren 22 ikuskizun ordu eskainiko dituzte, Baiona/Donostia Eurohirian dauden 8 udalerritako 24 hiri paisaietan.

POCTEFAren laguntzaz finantzatutako mugaz gaindiko lankidetzarako IREKI proiektuari esker Dantza Hirian jaialdia zabaldu, hobetu, garatu eta sustatu ahal izan da urtez-urte, Baiona/Donostia Eurohirian dantza garaikidearen aurrean sentsibilizatzeko, eta sorkuntzari eta hedapenari laguntzeko.

Kontsulta itzazu jaialdiaren programa osoa eta nondik norakoa hemen.