Osoko Bilkuraren barruan, eta ‘POCTEFA 2014-2020 proposamena: lankidetzarako aukera berriak’ izenburupean, Bruselara bidalitako proposamenaren ildo nagusiak aurkeztuko dira.
Azaroaren 6an Pirinioetako Lan Elkartearen (CTP) XXXII. Osoko Kontseilua egingo da Andorran. Bilera horretan, irailaren 22an Europar Batzordera bidali zen POCTEFA 2014-2020 proposamenaren aurkezpena egingo da.

Osoko Bilkuran, urtero bezala, CTP osatzen duten zortzi lurraldeetako presidenteek hartuko dute parte, mugaz gaindiko lankidetzaren garrantziari buruzko ikuspegia emateko eta CTPtik egin den lanari ematen zaion laguntza adierazteko.

Osoko Bilkuraren barruan, eta ‘POCTEFA 2014-2020 proposamena: lankidetzarako aukera berriak‘ izenburupean, Bruselara bidalitako proposamenaren ildo nagusiak aurkeztuko dira.

Osoko Bilkuraren programa hemen kontsulta dezakezu.