III. Batzordeko kideek Kulturpyr plataformak eta Limitis Forum proiektuak izandako lorpenak aztertu zituzten.
Ekainaren 12an Pirinioetako Lan Elkartearen (CTP) Kultura, Gazteria eta KirolBatzordea elkartu zen Jakako Kongresu Jauregian. Batzordeko kideek, Kulturpyr-ek (mugaz gaindiko kultur lankidetza bultzatzeko CTPk sortutako plataforma) lortutako emaitzak aztertu, eta baliabide horren bitartez jarraitu beharreko ibilbide planarekin aurrera egin zuten.

Ondoren, Limitis Forum kultur egitasmoaren arduradunek, 2012ko CTPko Gazteria Saria irabazi zuen esperientzia horren emaitzen berri eman zuten. Topaketan, etorkizunean Pirinioetako Museoen Sarea sortzeko aukerari buruzko eztabaida ere izan zen.