CTPk bere Partzuergo eredu juridikoa aurkeztu zuen joan den irailaren 16an, Mugaz Gaindiko Xede Operatiboak (MOT) Frantziako Tolosan antolatu zuen mintegian.

Mintegia Frantziako Tolosan ospatu zen, 2013ko irailaren 16an, eta bere helburua, mugaz gaindiko lankidetzan parte hartzen duten agenteei, une honetan mota horretako agenteentzat dauden tresna juridikoei buruzko informazioa ematea zen, mugaz gaindiko lankidetzarako akordioak, AECTak, partzuergoak…

CTPk Partzuergoaren irudi juridikoaren aurkezpenaren bitartez hartu zuen parte mintegian. Mugaz gaindiko lankidetzarako egitura horrek 2005ean egin zuen hautuak POCTEFAtik kudeatzeko aukera eman dio.

MOTek tresna juridiko horiei buruzko informazioa duten zenbait dokumentu argitaratuko ditu denbora gutxi barru, mugaz gaindiko eremu horretan ari diren agenteei, beraien beharretara ongien egokitzen den forma juridikoa aukeratzen laguntzeko.

Informazio gehiago MOTen web gunean.