Burutu den hautaketa prozesuaren ondoren aukeratutako pertsona Cristina Igoa da, 2000 urtean Publizitatean eta Erlazio Publikoetan lizentziatua Nafarroako Unibertsitatean, eta komunikazio instituzionalaren alorrean hamabi urte baino gehiagoko esperientzia duena.
Bere eginbeharren artean, CTPren zein POCTEFAren komunikazio eta publizitate plan berria diseinatzea egongo da.

Cristinak Madrilen eraman du aurrera bere karrera profesionala, Cohn & Wolfe, Edelman eta MAS Consulting bezalako nazioarteko komunikazio etxeetan, besteak beste. Nazio eta nazioarte mailako proiektuen komunikazio saileko arduradun izan da, eta eremu publikoko zein pribatuko kultura, osasun eta teknologia alorretako hainbat bezerorentzat egin du lan.