Pirinioetako Lan Elkarteak, POCTEFAren Kudeaketa Agintaritza gisa, bere bideoa bidali du INTERACTeko lehiaketara.
Pirinioetako Lan Elkarteak bidali du jada Espainia-Frantzia-Andorra Mugaz Gaindiko Lankidetzarako 2007-2013 Programa Eragilearen sustapeneko bideoa INTERACTek, Europar Lankidetzaren Eguna dela eta antolatu duen bideo lehiaketara.

CTPk ez du galdu nahi izan ekimen horretan parte hartzeko aukera, mugaz gaindiko lankidetzarekin duen konpromisoa erakusteko. Horretarako, programak zertan datzan eta lurraldeko biztanleentzat dituen onurak zein diren azaltzen duen POCTEFAren sustapen bideoaren bertsio laburragoa bidali du. Horrela, CTPk eredu izan nahi du, POCTEFA barruko proiektuek lehiaketa horretan parte har dezaten bultzatuz, beraien bideoak bidaliz.

Hau da gure bideoa:

Lehiaketari buruzko informazio guztia.