Ludovic Lareynie, Espainia-Frantzia-Andorra Mugaz Gaindiko Lankidetzarako Programa (POCTEFA) proiektu kudeatzaileak hartuko du parte urtarrilaren 30ean Donostian egingo den “Mugaz gaindiko elkarlanetik mugaz gaindiko benetako ekonomiara” mintegian.
Ludovic Lareyniek, POCTEFAk finantzaturiko mugaz gaindiko lankidetza ekintzen alderdi indartsuak eta ahulak aurkeztuko ditu, Pirinio Atlantikoetako Departamentuak, Euskal Euro-hiriak, Biharteanek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako foro horretan.

Horrez gain, kasu honetan, Frantzia-Belgika arteko eta Frantzia-Alemania-Suitza arteko mugetan izandako lankidetzen kasuak ere aztertuko dira.

Info gehiago.