CTFP egitasmoaren bazkideen artean sinaturiko lankidetzarako konpromisoa sinatu izanak egitasmoaren jarraipenaren eta, Akitania-Euskadi Eurolurraldeko prestakuntza zentroen artean etorkizunean egongo den lankidetzaren aldeko apustua erakusten du.

Donostiako Kursaal Jauregiak CTFP (Lanbide Heziketako Mugaz Gaindiko Campusa) egitasmoaren amaiera Jardunaldia jaso zuen joan den irailaren 13an. Egitasmo horrek Euskadiko eta Akitaniako lanbide heziketako ikastetxeak elkartu ditu, mugaz gaindiko inguru horretan enplegua sustatzeko eta garapen ekonomikoa bermatzeko.

Artisautza eta lanbide heziketa enplegua sortzeko iturri garrantzitsua dira, Gipuzkoan zein Pirinio Atlantikoetan. Eskainitako prestakuntza hobetzeko xedez, Ikaslan Gipuzkoa eta Chambre de Métiers et de l’Artisanat des Pyrénées Atlantiques prestakuntza zentroek beraien indarrak bildu zituzten, mugaz gaindiko campus egitasmoa martxan jartzeko.

Egitasmoa martxan jartzeko, bazkideek Europako finantzaketa izan zuten, POCTEFAren bitartez. Amaierako jardunaldian lankidetzarako konpromisoa sinatu zen. Konpromiso horren bitartez, kideek egitasmoaren jarraipenaren aldeko apustua egin nahi dute, EUROPA 2020 estrategiaren helburuekin koherentziaz aurrera eginez, kalitatezko lanbide heziketarantz.

CTFP egitasmoari buruzko informazio gehiago hemen.