2011ko azaroaren 16tik 18ra, “Muga berriak tumore hematologikoen diagnostikoan eta tratamenduan” izeneko nazioarteko sinposioa burutuko da Iruñeko Baluarteko Kongresu jauregian, Iruñeko Centro para la Investigación Médica Aplicada-k (CIMA), Tolosako Institut National de la Santé et la Recherche Medicale-k (INSERM), eta Madrilgo Ramón Areces Fundazioak antolaturik.

Ekitaldia CIMAren eta INSERMen arteko elkarlanetik sortzen da, CITTIL: "Pirinioz Gaindiko Ikerketarako Elkarlana Leuzemiaren Terapia Berriztatzailean " proiektuaren bitartez. Egitasmo hori POCTEFA programaren barruan dago, eta Europako FEDER funtsen, Nafarroako Gobernuaren eta INSERM-en bitartez finantzatzen da.
CITTIL, Espainia, Frantzia eta Andorra arteko Lurralde Elkarlanerako Programaren (POCTEFA) barruan burutzen den mugaz gaindiko elkarlanerako egitasmoa da. Bere helburua mugaz gaindiko integrazioa indartzea da, osagarritasunei balioa emanez, jarduera ekonomikoen, berrikuntzen eta giza kapitalen alorretan, gaixotasunen garapen mekanismo berriak zehazteko, pazienteengan entsegu klinikoen garapen posiblea lortzeko tratamendu berriak diseinatzeko eta inplikatutako zentroen artean elkarlan teknologikoa sustatzeko. CITTIL egitasmoak 1.203.010 euroko aurrekontua du (2009-2012 epealdirako) eta kopuru horren %65 FEDER funtsetatik dator.

Informazio gehiago:http://www.cittil.org/