Datorren irailaren 18an, Akitaniako lurraldeak antolaturiko Lurralde lankidetza europar mintegia 2014-2020 egingo da Bordelen
Jardunaldian, INTERREG izenez ezagutzen diren eta lurraldeak parte hartzen duen lurralde lankidetza europarreko lau programak aurkeztuko dira. Horrez gain, mugaz gaindiko lankidetza proiektuen prestakuntzarako gakoak ere emango dira.

Helburu horrekin, hainbat gairekin erlazionaturiko hiru tailer antolatu dira: ikerketa, berrikuntza eta teknologia eta ekonomia garapena; ingurumenaren babesa eta lurraldeen garapen iraunkorra; eta giza kapitala eta gizarteratzea.

Halaber, jardunaldian, beraien esperientzia aurkeztuko duten eta interesatuen zalantzei erantzuten lagunduko duten proiektu sustatzaileek eta kudeatzaileek hartuko dute parte. Ludovic Lareynie Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Lankidetzarako Programa Eragilearen (POCTEFA) proiektu kudeatzaileak Programa horren ezaugarri nagusiak, lehentasunak eta eskaintzen dituen finantzaketa aukerak aurkeztuko ditu.

Ekitaldia, lurralde lankidetza europarrerako proiektuen garapenean interesa duten eta beraien esku dauden finantzaketa aukerak ezagutu nahi dituzten unibertsitateei, ikerketa zentroei, elkarteei, enpresa edo erakunde publikoei dago zuzendurik, besteak beste. Interesaturik bazaude, esteka honen bitartez izapidetu dezakezu zure izen ematea.