Aurtengo udan berriro ekin zaie Eugiko Arma Errege Lantegiko esku hartze arkeologikoei. Aurrietan egin beharreko lanak uztailaren 1ean hasi ziren, eta datorren irailaren 30era arte jarraituko dute. Epealdi horretan indusketak bisitatu ahal izango dira, eta asteazkenetan bisita gidatuak antolatuko dira, eskuhartzea zuzentzen ari diren arkeologoen eskutik.

Jarduketa horiek, Eugi (Nafarroa) eta Banka (Pirinio Atlantikoak) udalerrien arteko mugaz gaindiko elkarlanerako Yelmo proiektuaren barruan sartzen dira, eta FEDER funtsekin finantzatu dira, POCTEFAren bitartez.

Yelmo proiektuak turismo iraunkorraren aldeko apustua egiten du, lurraldearen garapenerako jarduera ekonomiko gisa. Bi udalerri horietan, erdi arotik errementaldegiei eta armen fabrikazioari lotutako industriaren iragana kontserbatzean eta iragan horri balioa ematean oinarritzen den kalitatezko turismoa bultzatu behar da.

Yelmo proiektuari buruzko informazio gehiago jasotzeko, sakatu hemen.