Lanak 24orduz egiteko bidea 77 egunez itxita egon eta gero, Bielsa-Aragnouet tunela irekita egon da udan zehar: ekainaren 17tik abuztuaren 17ra egun osoan eta abuztuaren 17tik aurrera, 2010eko irailaren 15etik azaroaren 30 bitartean itxita egongo da gauez bigarren aldiz tunela amaitzeko lanak ahalbidetzeko.



Horrela, uztailan, egunero, 1600 kotxe baino gehiago pasatzen ziren tuneletik,ondoko herrialdera joateko bide hau erabili baitute.

 

Lanen testuingurua

 

Bielsa-Aragnouet mugaz gaindiko tunelak Sobrarbe (Aragoi) eta Pirinio Garaiak (Midi-Pyrénées) departamentuak lotzen ditu. Tunelak funtzionamendu garrantzitsua izango du zenbaitu urtarotan, negu partean sistematikoki itxita egongo baita, ura iragazten delako eta tunelaren segurtasunarekin lotutako beste zenbait gabezia direla eta. Hori dela eta, ezinezkoa izan da egunera arte tunelak normaltasunez funtzionatzea.

Tunelaren berrikuntza proiektuak 21 659 824 euroko kostua du eta honen 10 747 732 euro EGEF Europako Funtsek finantzatuko dute Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA) proiektuaren barruan. Mugaz gaindiko tunelaren segurtasuna modu bateratuan kudeatzea bermatzea da honen helburua, baita mugaren talka gutxitzeko mugaz gaindiko ekipamendu partekatua sortzea ere.