Datorren irailaren 21a Europako Lankidetzaren Eguna izango da, eta ospatzeko, kide diren herrialde guztietako lurraldeak lanean hasi dira, lurraldeen arteko lankidetzaren onurak eta lurraldeen arteko elkar ulertze onari esker lortutako helburuak ezagutarazten lagunduko duten toki mailako ekitaldiak antolatzeko.

Horrez gain, INTERACT sareak erronka bat bota die Europako biztanleei, lankidetza esperientziei buruzko bideo lehiaketa batean parte hartzeko proposamena luzatuz. Europako lankidetzaren esanahia eta lorpenak ongien erakusten dituen bideoaren sortzaileak Milanora bidaia bat lortuko du. Bertan izango da Europako Lankidetzaren Egunaren aurkezpen ekitaldia.

Proiektu europarrek, programek eta norbanakoek beraien bideoak aurkez ditzakete, Vimeora edo Youtubera igoz eta INTERACTeko webgunean erregistratuz, uztailaren 15a baino lehen.

Lehiaketari buruzko informazio gehiago jasotzeko, egin klik hemen.