Nafarroako Gobernuak Embracing Open Innovation in Europe. A Best Practices Guide on Open innovation Policies (Europan Berrikuntza Irekia hartuz. Jardunbide onen gida Berrikuntza Irekiko politiketan) gida aurkeztu zuen joan den martxoaren 27an.

Gida hori Euris egitasmo europarraren barruan koordinatu da. Nafarroako lurraldea egitasmo horretako kidea da, Stuttgart-ekin (Alemania), Eindhoven-ekin (Holanda), Transdanubia Mendebalarekin (Hungaria) eta Lodz-ekin (Polonia) batera.
Gida, berrikuntza irekiko ereduetan Europako beste lurralde batzuetako esperientziak eta programak ezagutzeko interesa duten enpresei, unibertsitateei, teknologia zentroei eta berrikuntza politiken diseinuaren arduradunei dago zuzenduta
Gidak, Euris egitasmoaren barruan identifikatutako eta aztertutako 35 jardunbideetatik hoberenetako 18 hartzen ditu, lurralde mailan izan duten eragina dela eta. Beste batzuen artean, Nafarroaren zenbait ekarpen jasotzen dira, Nafarroan oinarri teknologikoa duten enpresa berrien sorkuntzari laguntzeko EIBT Sarea, Nafarroako Teknologia Zentroen Sarea, Retecna edo Nafarroako 3. Plan Teknologikoak bultzatutako Azterketa kooperatiboen programa, besteak beste.
Eurisek, Lurralde Garapenerako Funts Europarrak (FEDER) finantzatutako INTERREG IV C programaren laguntza du. Programa horrek Europako lurraldeei elkarrekin lan egiten laguntzen die, esperientziak eta jardunbide onak partekatu ditzaten, berrikuntzaren eta ezagutzaren ekonomiaren alorretan.