Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Elkarlanerako Operazio Programaren (POCTEFA) kudeaketarako agintaritza den PLE-CTP-ren XXIX. Osoko Kontseilua zela eta, POCTEFA-ko Idazkaritza tekniko baterakoak, mugaz gaindiko proiektuen foroa antolatu zuen, ekitaldi hori, muga aldean dauden aktore sozio-ekonomiko guztiak, eta POCTEFA-ren arduradunak, batez ere, elkartzeko une pribilegiatu bilakatzeko.

Onuradunek beraiek aurkezturiko proiektuak aurkezteko 32 stand izan zituen eta programarako benetako erakusleiho izan zen foroak, POCTEFA programa europarra hurbilagotik ezagutzeko aukera eman zien bisitariei. Beste alde batetik, STC-ko teknikariekin elkartzeko, beste proiektu batzuk aurkitzeko, lurraldeko beste aktore batzuek ezagutzeko eta topaketa horietan guztiengandik ikasteko aukera ematen die partaideei eta bisitariei. Ikusi proiektuak irudietan. 

Aurten, foroak Martin Malvyren, Yolanda Barcinaren eta Luisa Fernanda Rudiren, Midi-Pyrénées-tako, Nafarroako eta Aragoiko presidenteen, hurrenez hurren, bisita jaso zuen. Presidente horiek, programa europar horren barruan bultzaturiko proiektuen kalitatea eta aniztasuna baloratu ahal izan dute. Marc Lobet-ek, Europar Batzordeko ordezkariak, ere, han zeuden proiektuak bisitatu zituen