Idoia Arauzo Aldaketa Klimatikoaren Pirinioetako Behatokiaren (OPCC) arduradunak, urtarrilaren 29an, ostiralean, Sargantana elkarteak antolatuta Jacan egingo den «Climate change a matter of us all» ekitaldian hartuko du parte.
Idoia Arauzok mintegi horretan egingo duen aurkezpena, klimaren aldaketak Pirinioetan duen eraginari buruzkoa izango da. 2010ean sortu zenetik aztertzen du gai hori Behatokiak. Jarduera horrekin, behatokiak, klimaren aldaketari buruzko informazioa lurraldeko eragileei hurbiltzeko eginbeharra betetzen du. Inguruan erreferentziazkoak diren beste eragile batzuek ere hartuko dute parte, Ekologiaren Pirinioetako Institutuaren (IPE) eta Sargantana elkarteak berak, besteak beste.

Sargantana elkarteak CLIMALL izeneko proiektu europarraren barruan antolatzen du ekitaldi hori. Proiektuak, Klimaren Aldaketari dagokionez gazteak sentsibilizatzeko, informatzeko eta kontzientziatzeko egiten du lan, eta Sargantana elkartea horren onuraduna da. Proiektuan, SARGANTANA elkarteaz gain, Frantziako, Turkiako eta Italiako bazkideek ere hartzen dute parte.