2011ko abenduaren 1ean, Basoak dituzten Udalerrien Grand Pyrénées elkartea sortzeko akordio protokoloa sinatu zen Puigcerdán (Katalunia). Elkartea, Frantziako Union Grand Sud des Communes Forestières-en eta ELFOCAT-en (Associació d’Entitats Locals Propietáries Forestals de Catalunya) artean eratu da. Elkartearen helburua mugaz gaindiko elkarlana da, baso guneak kontserbatu ahal izateko. Protokolo horren sinadurari esker, Basoak dituzten Udalerrien Grand Pyrénées elkartearen estatutuak idazteko lan taldea martxan jarri ahal izan da, basoen kudeaketa konpartiturako erakundea sortzeko.

Akordio protokolo hori DYNAFOREST proiektuaren emaitza da. Proiektu hori Europako FEDER funtsen laguntzaz finantzatu zen, Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Elkarlanerako Programa Operatiboaren, POCTEFA 2007-2013 programaren, barruan. Basoak dituzten Frantzia hegoaldeko eta Kataluniako udalerriei laguntzeko proiektu pilotua da. Bi urtez, eta proiektuaren barruan, “lobbying” prozesu bat burutu da lurralde osoko ordezkari politikoen aurrean, basoak duen garrantzia uler dezaten, beharrezkoa eta erabilgarria baita gure ondasun hau azpimarratu ahal izateko. Baso ondarea duten udalerri batzuek ez dute baloratzen, eta, duela denbora gutxi sortutako elkarte hori aukera bikaina izango da elkarlanean aritzeko, ondare horri balioa emateko.

DYNAFOREST-en helburua, baso ondarea duten udalerrien egituraketa eta baso komunalen dinamizazioa da, basoen garapenerako mugaz gaindiko politika sustatuz eta bultzatuz. Horrela, Basoak dituzten Udalerrien Grand Pyrénées elkartea sortu aurretik, ordezkari politikoak basoen kudeaketaren alde sentsibilizatzeko lan zabala egin da, kontzientziazioa pizteko eta ondarea epaitegien bitartez balioztatzeko. Ia 2 urte iraun dituen tokian tokiko lan horrek, baso kudeaketarako mugaz gaindiko erakunde horren sorkuntzarako protokoloa sinatzeko aukera eman du. Sortu eta gero, mugaz gaindiko erakunde horretan ordezkari politikoak ordezkaturik egongo dira, baina, horrez gain, baso ondarearen kudeaketa iraunkorrerako laguntza ere emango die. Jabe publikoen kohesioari eta erakunde politikoetan eta interprofesionaletan eta Pirinioetako mendikatearen garapenerako proiektuetan duten ordezkaritzari lagunduko die.