TOULOUSE – Garona Garaia – Midi-Pyrénées –
Erakusketa – 2009 ko azaroak 20 tik 2010eko otsailak 28ra
Toulouseko Abattoirs zentroan Barceló avant Barceló (1973-1982) (Barceló, Barcelóren aurretik) Miquel Barceló (Felanitx, Mallorca, 1957) artistaren erakusketa izango da ikusgai. Bertan, 1982an Kassel hiriko Documenta arte erakusketan ezaguna egin baino lehenagoko obra original eta ezezagunen aukeraketa bilduko da lahenengoz.

Erakusketa honen helburu nagusia, artistaren ibilbidean ezezagunak edo ia ikustezinak izan diren lanen multzoa erakustea da.
Erakusketa honek aukeratutako obra gehienak, artistaren bilduma pribatukoak dira eta gehienak ez dira inoiz erakusgai jarri. Aukeraketa hau bilduma publiko zein pribatuetako obrekin osatzen da.

Erakusketan hizkuntza artistiko desberdinen erabilera nabarmentzen da: pintura, diseinua, olerki bisualak, instalazio ikusgarriak edo liburuen ilustrazioa. Multzo aberats eta nitz honen emaitza harrigarria da.

Pirinio Mediterraneoak euro-eskualde mailako lankidetza kultural baten esparruan sortu zen erakusketa hau. Lehenengo Palman aurkeztu zen eta datozen hilabeteetan, Toulousetik ikusgai egon eta gero, Bartzelonara abiatuko da.

Informazio praktikoa

Kontaktuak
Les Abattoirs
76 allées Charles-de-Fitte
31300 Toulouse
Telefonoa: 00 33 05 62 48 58 00 (museoaren harrera) edo 05 34 51 10 60 (erantzungailua)

Tarifak :
7,00 € / 3,50 € (tarifa murriztua)
Doan hilabete guztietako lehenengo igandetan

Irekitze ordutegia
asteartetik ostiralera 10:00eatik 18:00etara
larunbata eta igandea 11:00etatik 19:00etara
(Itxita, urtarrilak 1, maiatzak 1 eta abenduak 25)

Webebgunea :
www.lesabattoirs.org
Euro-eskualdeko atari kulturala: http://www.euroregio-epm.org/pc/AppJava/fr/