EMICT-Forum, Mendiarekin erlazionatutako 250 arduradun bilduko dituen ekitaldia da. Seynod-en bilduko dira, Haute-Savoien, 2011ko azaroaren 9an eta 10ean

Seynod hiriak EMICT-Forumaren lehen edizioa jasoko du datozen azaroaren 9an eta 10ean. Mendirako berrikuntza numerikoaren foro europarra, Mendiaren ordezkari politikoen elkarte europarraren (AEM) eta Mendiaren ordezkari politikoen Elkarte Nazionalaren (ANEM) laguntzaz antolatu da. Ekitaldi horrek Europako txoko guztietako 250 ordezkari bilduko ditu, mendi lurraldeetarako gai estrategikoetan elkarlanean lan egin ahal izateko. Gune horiek Europako espazioaren %40 eta biztanleriaren %20 ordezkatzen dute.
Forum horrek, ordezkari politikoak, Europako erakundeak (DG Infso, Europako Lurraldeen Batzordea), arazo horien eragina jasotzen duten Estatuen ordezkariak, “l’Institut de la Montagne ou le Conseil Scientifique “ izenekoaren bitartez parte hartzen duten unibertsitateko adituak eta mendi lurraldeetako toki garapeneko agenteak (publikoak eta pribatuak) elkartzen ditu. Topaleku hori oso lagungarria da jardunbideak trukatzeko eta Europako nortasun komuna indartzeko.
EMICT-Forum, osoko hitzaldiz eta laneko tailerrez eta bisitez beteriko bi jardunaldi izango dira. Bi egun horietan mendi lurraldeek beraien egitasmoak eta horiek gauzatzeko erak aurkeztuko dituzte, eta partaide guztien artean, urte anitzeko lan plana definituko da, gobernantza era konpartitua bilatuz eta Europako mendietan KIT-en garapena hobetuz.