Bigarren mailako hezkuntzak eta lanbide heziketak mugaz gaindiko lankidetza proiektu bat martxan jarri ahal izateko laguntza finantzarioa emateko helburuarekin, Pirinioetako Lan Elkarteak (PLE) «Pirinioetako Gaztedia Saria» sortzea erabaki zuen 2009an.

2009ko abenduaren 31an amaitu zen lehiaketa honen lehen edizioan, 16 hautagai aurkeztu dira, garapen iraunkorra, artisautza, baratzezaintza edo enpresak sortzearekin lotuta dauden bezalako gai desberdinekin.

Aurrekoa martxoaren 18an ospatu zen Epaimahaiaren bileraren ostean helburutzat sukaldaritzako ikasleen egokitzapen profesionala sustatzea duen « FAIRE : Former A une Insertion professionnelle Réussie Européenne » (Europako lan munduan modu arrakastatsuan sartzeko prestakuntza) proiektua suertatu zen Pirinioetako 2009 Gaztedia Sariaren irabazle.

Proiektu irabazlea aurkeztu duten erakundeek, Carcasonako (Languedoc-Roussillon – Frantzia) Charles Cros lizeoak eta Huescako (Aragoi) I.E.S San Lorenzok, alegia, 10 000 eurotako saria jasoko dute laster PLEren eskutik eta beraien proiektua, 2010eko udazkenean ospatuko den hurrengo Batzorde Orokorrean aurkezteko gonbidapena ere luzatuko zaie.

Bigarren mailako edo heziketa profesionaleko ikastetxea izanda eta Pirinioetako Lan Elkarte barruan kokatuta egonda, gustatuko litzaizuke lurraldeko beste ikastetxe batekin mugaz gaindiko lankidetza proiektu batean parte hartzea?

Kontsulta ezazu gure webguneko « Pirinioetako Saria» atala: 2010. urteko Pirinioetako Gaztedia Sariaren izen-emate baldintzak eta formularioa laster egongo dira eskuragai!

Pirinioetako 2009 Sariaren gaineko informazio gehiagorako deskargatu:
16 hautagaitzen balantzea
proiektu irabazlearen aurkezpen sintetikoa