Mendiko taldeen Occitanie Lurralde Batzordeak Pirinioetako babeslekuei buruzko solasaldia antolatu du 2016ko abenduaren 1ean eta 2an Bagnères-de Luchonen.
Mendiko taldeen Occitanie Lurralde Batzordeak Pirinioetako babeslekuei buruzko solasaldia antolatu du 2016ko abenduaren 1ean eta 2an Bagnères-de Luchonen. Solasaldi hori, bisitarien bertaratzea dinamizatzeko eta Pirinioetako babeslekuak sustatzeko borondatetik sortzen da, egoeraren balantzea egiteko eta babeslekuek lurraldeko turismo garapen politiketan duten funtzioa azpimarratzeko.
CTPren iritziz, Pirinioetako mendikate osorako interesgarria den ekimen bateratzailea da. Solasaldiaren helburuak hauek dira:

  • Babeslekuek Pirinioetako mendikatearen proiekzioan, Frantziako, Espainiako eta Andorrako lurraldeetan, egiten duten ekarpena ezagutaraztea eta garatzea;
  • Pirinioetako babeslekuak sustatzea nazio eta nazioarte mailan: “babeslekurik gabe, ezinezkoa da goi mendietara joatea”;
  • Bisitarien bertaratzea dinamizatzea: ostatu eskaintza bezero berrien eskarietara egokitzea eta sustatzea;
  • Babeslekuen eskaintzaren ikusgaitasuna hobetzea, eskariaren bilakaerari eta horrelako turismo ostatuek dituzten mugei aurre egin ahal izateko;
  • Babeslekuek, eski estazioetan egiten diren neguko kirolen osagarri diren udako eta neguko jardueren garapenean duten potentziala azpimarratzea.

Topaketa, Pirinioetako eragile guztiak tailerren bitartez elkartzeko aukera paregabea da. Ezinbestekoa izango da izena ematea, eta hori azaroaren 14ra arte egin ahal izango da http://colloquepyrenees.refuges-montagnes.fr/ webgunean.

1refugios.pdf