Egun batzuk barru, ekainaren 5ean, Pirinioetako Txango Handia hasiko da, 2011, Pirinioetako Urtea programaren ekimen nagusia. Txango Handi honek ekainaren 25etik uztailaren 9a bitartean Pirinioetako mendikate osoa zeharkatuko du. Atlantikotik (Hondarribitik) eta Mediterraneotik (Coillure) abiatuta, Pirinioetako leku ederrenak bisitatuz, lau ibilbide eta 60 bat etapa, autobusa eta 3 eta 6 ordu bitarteko iraupena izango dituzten txangoak nahastuko dira eta Pirinioetako bihotzean elkartuko dira Val d’Azunen, alegia.

Ibilaldiek 400 eta 800 metro bitarteko aldapak izango dituzte eta Pirinioetako leku ezagunenak zeharkatuko dituzte. Guztia erronka ekologiko batekin: Txangoa egin eta gero Pirinioak garbiago egotea.
 Ibilaldiez gain, parte hartzaileek leku ezagunenak, museoak, herriak… bisitatu ahal izango dituzte. Mendiko txango handi bat baino gehiago Pirinioetako kulturaz, gastronomiaz, naturaz, historiaz eta biztanleez gozatzeko eta hauek berriz ezagutzeko aukera paregabea da.
 
Horrela, egunero mendian ibiltzeaz gain, atsedena hartzeko 8 egun pentsatu dira (bat lurralde bakoitzeko) txangoez gain, lurralde bakoitzeko kultura, gastronomia eta tradizioak erakusteko aitzakiarekin antolatuko diren jaiak egongo dira.
 
Atsedenaldi egunak honakoak dira:
 
  • Ekainak 25 Hondarribia (Euskadi)
  • Ekainak 25 Collioure (Languedoc-Roussillon)
  • Ekainak 28 Puigcerdà (Katalunia)
  • Ekainak 29 Escaldes-Engordany (Andorra)
  • Uztailak 1 Otsagabia (Nafarroa)
  • Uztailak 5 Bielsa (Aragoi)
  • Uztailak 7 Larrun (Akitania)
  • Uztailak 9 Arrens-Marsous (Midi-Pyrénées)