Apirilaren 1etik ekainaren 29an Iruñako Planetarioan “Bearneko Argiak eta Koloreak”, “Eskuzko Estazio Meteorologikoa” eta “Aldaketa klimatikoa” erakusketak ikusi ahal izango dira.

 “2011, Pirinioetako Urtea” programaren barruan aurkitzen den erakusketa hau 2010eko ekainetik 2011ko ekainera Paun, Jakan, Donostian eta Iruñan ospatuko diren mugaz gaindiko erakusketen eta hitzaldien ziklo bat da eta bere helburua meteorologoen eta argazkilarien trukeak eta elkarlana ezagutzera ematea da.

Erakusketa hauetan paisaia berdinaren argazki desberdinak ikus daitezke lau urtaroetan, batia tresna meteorologikoen instalazioa edo zientzialarien ikerketei buruzko txostenak, beraien azalpenen laguntzarekin.

Gainera ikasleentzako, gazteentzako eta nagusientzako konferentziak eta bisitak proposatzen dira.

Informazio gehiagorako: http://www.fotografia-meteorologia.org/