Open Days 2013 izenekoak 2013ko urriaren 7tik 11ra bitartean ospatuko dira Bruselan. Izena emateko epea uztailean irekiko da.

Open Days 2013 izenekoak ospatzen diren astea oso garrantzitsua da Europako hirientzat eta lurraldeentzat. Urtero antolatzen da Bruselan, eta Belgikako hiriburuan Europako lurralde politika alorreko adituak eta EBko lurralde mailako politika eta ekonomia agenteak biltzen ditu. Sarean lan egiteko, jardunbide onak trukatzeko eta toki eta lurralde mailako agenteek garatutako ekimen berritzaileak sustatzeko une garrantzitsua ere bada.

Aurtengo ekitaldiaren hari gidaria Europako lurraldeak eta hiriak 2020. urteari begira izango da, eta zenbait gairi buruzko ehun bat mintegi jasoko ditu. Gai horien artean garapen ekonomikoa, mugaz gaindiko lankidetza, gizarteratzea edo lankidetza publiko-pribatuak daude.

Open Days izenekoei buruzko informazio gehiago lortzeko, egin klik hemen.

On line erregistratzeko, egin klik hemen (aurreikuspenen arabera, epea uztailean hasiko da).