350 kilometroko ibilbide zikloturistiko berriak Katalunia eta Frantzia hegoaldea era desberdinean ezagutzeko aukera eskaintzen du urte honetatik aurrera.

Pirinexus ibilbidea, Kataluniako eta Ekialdeko Pirinioetako zenbait bide berde lotzen dituen eraztun zabala da, mugaren bi aldeak hartzen dituen sare zikloturista bakarra osatuz. Lehendik zeuden bide berde zatietan oinarrituz osatu da, horiek lotuz, Europa osoko sare zikloturistiko handienetakoa osatzeko. Ibilbide horri esker Gironako eta Frantzia hegoaldeko eskualdeak ezagutu ahal izango dira, era bitxi eta osasuntsuan. Kultura eta gastronomia eskaintza zabala duten eskualdeak dira.

Pirinexus ibilbidea Enllaç proiektuaren barruan sartzen da. Kataluniaren eta Ekialdeko Pirinioen artean, bi lurraldeetan bide berdeak garatzeko mugaz gaindiko elkarlanerako proiektua da. Kataluniako eta Frantziako erakundeen arteko elkarlanari esker zati berrien eraikuntzan aurrera egin ahal izan da, lehendik zeuden bide berdeen arteko jarraipena eta lotura osatuz.

Beste alde batetik, elkarlanari esker metodo tekniko berberak erabili ahal izan dira eta sare osoko seinaleztapena hobetu ahal izan da. Horrez gain, Enllaç proiektuak, bi herrialdeetan ibilbide horren komunikazio eta sustapen lan bateratua egiteko aukera eskaini du, toki bakoitzeko agenteei zein gizarte osoari hurbilduz.

Enllaç proiektuak FEDER funtsetatik jaso zuen bere finantzaketaren %65, POCTEFAren bitartez.

Pirinexus ibilbideari buruzko informazio gehiago jasotzeko, sakatu hemen.

Enllaç proiektuari buruzko informazio gehiago jasotzeko, sakatu hemen.