Joan den azaroaren 7an, CTPren XXXI. Osoko Kontseilua ospatu zen Iruñean. Kontseiluan zehar CTPren presidentzia aldaketa egin zen, eta bi urtez Nafarroaren esku egon ondoren, Mugaz Gaindiko Lankidetzarako Andorrako Erakundeak hartu zuen.

Iruñeko Baluarte Kongresu Jauregiak CTPren XXXI. Osoko Kontseilua jaso zuen joan den azaroaren 7an. Ekitaldi horrek, mugaz gaindiko lankidetzarako egitura horretako kide diren lurraldeetako presidenteak, edo haien ordezkariak, biltzen ditu urtero.

Aurten, Nafarroak CTPren presidentzian emandako bi urteen balantzea egin da, Mugaz Gaindiko Elkarlanerako Andorrako Erakundearen esku utzi ondoren, erakunde horrek hartuko baitu bere gain CTPren presidentzia datozen bi urteetan. Lurralde guztiek Nafarroako Gobernuak bi urte hauetan egindako lana aitortu eta eskertu dute (Irakurri eta jaitsi hemendik Pirinioetako Lan Elkartearen 2011-2013 Txostena. Nafarroaren Presidentzia).

Zortzi lurraldeetako agintaritzek elkarren arteko adierazpena sinatu dute, CTPk etorkizunean izango duen estrategia eta Europa 2020 estrategiaren barruko ekintzak uztartuz.

Irakurri Elkarren Arteko Adierazpena hemen.

Horrez gain, Osoko Kontseiluan, Espainiako eta Frantziako Estatuek, 2014-2020 epealdian Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Elkarlanerako Programa Operatiboaren kudeaketarako CTPk aurkeztu duen Agintaritzarako kandidaturari lagunduko diotela azpimarratu dute. CTPren oso pauso garrantzitsua da, etorkizunari begira helburu estrategikoetako bat lortzeko.