Pirinioetako Lan Elkarteko kide diren zortzi lurraldeek OPCC erreferente bilakatu nahi dute lankidetzaren eta klimaren aldaketaren alorrean.
Aldaketa Klimatikorako Pirinioetako Behatokiaren koordinazio taldeak zenbait bisita egin zituen otsailean, zortzi lurraldeetako klima aldaketa alorrean erreferente direnekin batera, Behatokiaren Ekintza Plan berria definitzeko.

Epe laburreko eta ertaineko helburuei buruz hitz egiteaz eta elkarren artean aurrera eraman daitezkeen ekintza posibleak lantzeaz gain, OPCCko koordinazioak eta erreferenteek, Europar Batasunak 2020 Ikusmuga Estrategiaren barruan proiektuak finantzatzeko eskaintzen dituen aukerak aztertu zituzten.

Pirinioetako Lan Elkarteko kide diren eta Programa osatzen duten zortzi lurraldeek (Euskadi, Navarra, Aragón, Catalunya, Aquitaine, Midi-Pyrénées, Languedoc-Roussillon eta Andorra) Aldaketa Klimatikorako Pirinioetako Behatokia bultzatzeko eta indartzeko konpromisoa hartu dute, 2007-2013 epealdiko proiektu nagusietakoa izan baita, eta 2014-2020 epealdian lankidetza eta klimaren aldaketaren alorrean erreferente izateko helburua baitu.