Horrez gain, euro-lurraldeko estrategia berriak, lurralde lankidetzan inplikatutako eragileekin batera epealdi horretan aurrera eraman beharreko berrogei ekintza zehatz definitzen ditu.
Akitania-Euskadi Euroeskualdeak definitu ditu jada bere helburuak hurrengo programazio epealdirako. 2014-2020 epealdirako AECTren Plan Estrategikoa lau ardatz estrategikoren inguruan egituratzen da: euroeskualdeko hiritartasunaren bultzada, ezagupenean, berrikuntzan eta enpresa lehiakortasunean oinarritutako ekonomiaren sustapena, lurralde iraunkorraren eraikuntza eta Gobernantza Ireki ereduaren hedapena. Horrez gain, euro-lurraldeko estrategia berriak, lurralde lankidetzan inplikatutako eragileekin batera epealdi horretan aurrera eraman beharreko berrogei ekintza zehatz definitzen ditu.

Europaren eta bi lurraldeen lehentasunekin bat datorren Plan Estrategiko berria, gobernantza ireki eta kontzertazio eremuaren barruan egin da. Hori dela eta, estrategia gauzatzeko prozesuan inkesta bat egin zen lankidetzaren eragileen artean, elkarrizketak egin zitzaizkien funtsezko partaideei, gaikako lan taldeak antolatu ziren eta herritar guztiei zabaldutako bi online kontsulta egin ziren.

Behin betiko dokumentua bi partetan egituratuta dago. Lehenbizikoa, Akitania-Euskadi Euroeuskaldearen diagnostiko sozio-ekonomikoa, bi lurraldeek 2007-2013 epealdian izan duten lankidetzaren balantzea, Europako lurralde lankidetzarako eremu estrategikoaren azterketa eta DAFO azterketa jasotzen dituen Euroeskualdeko Diagnostikoa da.

Dokumentuaren bigarren partea, Euroeskualdeko Estrategia izenekoa, aipatu diren lau ardatz estrategikoen eta aurrera eraman beharreko ekintzen inguruan egituratzen da. AECT Akitania-Euskadi Euroeskualdearen Plan Estrategikoa hemen kontsulta dezakezu, eta aurkezpen laburtua hemen.