Datorren abenduaren 19an AECT-ak, Akitania-Euskadi Euro-lurraldeak, 2014-2020 epealdirako Plan Estrategikoa aurkeztuko du Hendaian.
Euro-lurraldeko ekonomia eta gizarte alorretako eragileek, programazio epealdi berriak Europar Batasunaren barruan lankidetzarako zabaltzen dituen aukerak aurkeztu zituzten Antoine d’Abbadie auditorioan.

Akitania-Euskadi Lurralde Lankidetzarako Elkarte Europarra 2011n sortu zen. Hala ere, bi lurralde horiek hogei urte baino gehiagoko lankidetza tradizioa biltzen dute, eta horri esker, bertako administrazioek proiektu asko bultzatu dituzte elkarren artean.