FEDER funtsen bitartez Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Lankidetzarako Programaren (POCTEFA) laguntzaz finantzaturiko AGRIPIR proiektua, RegioStars Awards 2015 sarietarako finalista aukeratua izan da, Garapen Adimenduna kategorian
2008tik, Europar Batasunak antolatzen duen lehiaketa horrek, Europar Batasunaren kohesio politikaren barruan gauzatutako proiektu europar iradokitzaileenak eta berritzaileenak saritzen ditu. Epaimahaiak, lehiaketaren lau ardatzetan aurkezturiko 143 proiektuetatik 17 aukeratu ditu: Garapen Adimenduna, Garapen Iraunkorra, Garapen Inklusiboa eta CityStar. AGRIPIR, lehiaketa horren historian finalista izatera heldu den lehenbiziko POCTEFA proiektua da.

Proiektu finalisten arduradunek, Europako Lurraldeen eta Hirien Astea (Open Days) dela eta, urriaren 13an Bruselan ospatuko den RegioStars Awards sarien banaketa ekitaldira joateko gonbidapena jasoko dute.

Aukeraturiko proiektua POCTEFA 2007-2013 izenekoaren barruan programatu zen, eta programaren 1. ardatzaren barruan dago. Ardatz horren barruan daude, jarduera ekonomikoen alorrean berrikuntza eta giza kapital alderdi osagarriak balioan jarriz mugaz gaindiko integrazioa indartzera zuzenduriko ekimenak.

AGRIPIR proiektuaren helburua mugaz gaindiko integrazioa eta lurraldeen garapen ekonomikoa indartzea da, “Pirinioetako mendiko nekazaritza berrindartzeko trukaketa eta esperimentazio sarea” sortuz eta bultzatuz.

Ekimena, hainbat alorretatik (pribatuak eta publikoak, ikerketa zentroak eta unibertsitateak, garapen eragileak eta Enpresa Txiki eta Ertainak) etorritako Espainiako eta Frantziako hamahiru bazkidek lankidetzan eginiko lanaren fruitua da.

Lehiaketaren azken emaitzei buruzko informazioa emango dizuegu.

Proiektu finalistari buruzko xehetasun guztiak ezagutu ahal izango dituzu hemen.