Datorren urriaren 27an PLEko XXIX. Batzar Orokorra ospatuko da Toulousen. PLE osatzen duten 8 lurraldeetako presidenteak bilduko dira eta bertan Midi Pyrénées eskualdeak egin duen azken bi urteetako Presidentziaren balantzea egingo da. Jarraian Midi Pyrénées eskualdeak Nafarroari utziko dio Presidentzia. Ondoren mahai inguru bat egongo da Mugaz gaindiko integrazioaren etorkizuna (2013 eta gero) gaiaren inguruan eta PLEko sariak emango dira. Gainera, aurreko urtean bezala, POCTEFAren bidez dirua jasotzen duten elkarte desberdinen forua antolatuko da.
Hurrengo buletinean bidaliko dizuegu programa xehetasun guztiekin.