Lurralde arteko eta Mugaz gaindiko Hiri Sareen Konferentzia Europarrak (CECICN) “Elkarlan adimendunari” (Smart Cooperation) buruzko lehen Kongresua antolatu du. Kongresu hori Coruñan (Galizia-Espainia) burutuko da ekainaren 25ean eta 26an.
2010ean sorturiko CECICN, mugaz gaindiko hirien arteko lurralde elkarlana bultzatzen duen sarea da. Europako muga lurraldeetan dauden 500 hiri baino gehiago ordezkatzen dituzten Lurralde arteko eta Mugaz gaindiko sei sare biltzen ditu, hau da, Europako biztanleriaren %37.
CECICN, “hiriak eta lurraldeak mugaz gaindi elkarlanean krisialdia gainditzeko aukera gisa” gaiari buruzko dokumentu estrategiko batean ari da lanean.
CECICN-eko kideek, lurraldeen arteko elkarlanak mugetako lurraldeen garapenerako dituen onurak erakusten dituzte, eta elkarlanetik sortzen diren erronkak eta aukerak ezartzen dituzte. Dokumentuak, adibide zehatzak erabiliz, lurraldeen arteko elkarlana, Europa 2020 Estrategian eta Barne Merkatuan ezarritako helburuak lortzeko funtsezko faktorea dela erakusten du.

Testuinguru horretan, CECICN-ek Elkarlan adimendunari buruzko 1. Kongresua antolatu du. Europa mailako ekitaldi horrek, CECICN osatzen duten Europako erakunde eta sare guztien goi mailako ordezkariak jasoko ditu.

Bisitatu ekimenaren webgunea. Izena emateko, bisitatu beste webgune hau.