Irungo eta Hondarribiko Udalak Bidasoa biziriken bitartez, gure eskualdeko 10 enpresetan berrikuntza eta lehiakortasuna hobetzeko ekintzak bultzatzeari begira eman daitezkeen diagnostiko teknologikoko zerbitzuak finantzatzeko programa hau jarri du martxan.
Berrikuntza proiektu bat identifikatua baldin badaukazue, hilabete batzuetan diagnostikatu beharreko alorrean espezializatutako enpresa zerbitzu-emailearekin lan egiteko aukera ematen dizuegu. Enpresa hornitzaile horiek adibidez Teknologia Zentroak edo Lanbide Heziketa Zentroak izan litezke, eta espezializatutako Ingeniaritzak eta beste espezializatutako zerbitzu-enpresa batzuk ere bai.
Hornitzaileak ematen duen diagnostiko teknologikoko zerbitzuaren kostua 5.000 eurokoa da (BEZ gabe) eta Bidasoa bizirikek finantzatzen du %100 Innov Mugabe proiektuaren bitartez, POCTEFA europar programak finantzatua.
Erregelamentazio desberdinak izateagatik, ezin da programa atera arau berberekin. Baina Hego Lapurdiko Hirigunetik antzeko programa laster martxan jarriko dute. Adi egon! (Hego Lapurdiko Hiriguneko orrialdea eta Innov Mugabeko orrialdea)
Hegoaldeko programari dagokionez, proiektuak aurkezteko epea otsailaren 25ean amaituko da, eta martxoaren 12a baino lehen Programaren ebazpena jakinaraziko zaie enpresa eskatzaileei. Enpresa onuradunek martxoaren 12an hasi eta ekainaren 12ra arteko epea izango dute diagnostikoa egiteko eta dokumentazio egiaztagarria aurkezteko.
Argibide gehiago izateko Bidasoa biziriken orrialdean: www.bidasoa-activa.com, edo 943 633 076 telefonoan.

Dokumentazioa eta Eranskinak:
ERREGULAZIOA (668 KB)
ESKAERAK: I, II, III, IV eranskinak (428 KB)
KITAPEN ETA JUSTIFIKAZIOA: IV, V eranskinak (356 KB)
FAKTURA EREDUA: VII eranskina (24 KB)