Elkarlan Europarraren Egunaren bigarren edizioa ospatzeko, POCTEFA Circuldouce egitasmoarekin elkarlanean ari da, muga inguruko biztanleei bizikletaz ibilaldi bat proposatzeko Bidasoa ibaiaren inguruetan. Hitzordua irailaren 29an izango da Behobian, familiarekin batera EuroVelo 1 zk. ibilbidearen parte bat ezagutzeko aukera emango duen pasealdiari hasiera emateko.

Elkarlan Europarraren Eguna INTERACTek koordinatutako ekitaldia da. Europar Batzordearen laguntza du, eta Europar Batasuneko zein inguruetako 35 herrialde baino gehiagoren lurralde elkarlanerako 70 programa baino gehiago biltzen ditu. Bere helburua komunikazio kanpaina komuna antolatzea da, hiritarrak mugaz gaindiko elkarlanak ematen dituen emaitza garrantzitsuei buruz sentsibilizatzeko, 20 000 elkarlan egitasmo baino gehiagoren finantzaketari esker.

2013ko Elkarlan Europarraren Eguna ospatzeko, Pirinioetako Lan Elkartea (CTP), Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Elkarlanerako Programa Operatiboaren (POCTEFA) kudeaketa agintaria, POCTEFAren barruan FEDER funtsez bitartez, %65ean finantzatuta dagoen Circuldouce egitasmoarekin elkarlanean ari da. Egitasmoak familia osoari pasealdia egiteko proposamena egiten dio Behobiatik (Frantzia eta Espainia arteko muga) Endarlatzara (Nafarroa). Bidasoa ibaiaren ondoan egiten den 7 kilometroko ibilbide horrek, Europar Batasunaren finantza laguntza duen elkarlanerako egitasmoaz jabetzeko aukera emango die partaideei.

Endarlatzan, atseden hartzeko eta itzulerako bideari ekin aurretik indarrak berreskuratzeko, haurrei eta nagusiei zuzendutako animazioak proposatuko dira, mugaren bi aldeetako produktuak dastatuko dira, txikienei zuzendutako jolasak egongo dira, mugarekin, elkarlanarekin eta hizkuntzekin erlazionatutako gaiei buruz, eta baita europar elkarlanari buruzko informazio standa, musika… ere.

Ausartenentzat, lehiakorrak izango ez diren lasterketak antolatuak dira ere bai.

  • 42 kilometrokoa, Behobia eta Bertiz artean. On line erregistratzeko, egin klik hemen.
  • 15 kilometrokoa, Sunbilla eta Bertiz artean. On line erregistratzeko, egin klik hemen.

Lasterketetan parte hartu nahi dutenentzat ezinbestekoa izango da izena ematea.

Deskargatu prentsa oharra hemen.


____________________

Circuldouce: zirkulazio urriko mugaz gaindiko ibilbidearen sorrera.

Klimaren aldaketa, energiaren krisialdia, hiriguneetako pilaketak (udan batez ere), osasun arazo jakin batzuen hazkundea… dira kostaldean zirkulazio lasairako ibilbidea zabaltzea erabakitzeko arrazoiak.

Frantzia eta Espainia arteko mugaren bi aldeetako biztanleen eta turisten itxaropenak antzekoak dira eta, ondorioz, egitasmoak mugaz gaindikoa izan behar zuen.

Zehatzago esanez, Circuldouce egitasmoa, Baiona eta Iruñea artean zirkulazio urriko ardatza sortzean eta garatzean datza. Bi hiriak, Norvegian dagoen Iparraldeko Lurmuturra eta Portugal hegoaldean dagoen Sagres lotzen dituen EuroVelo 1 zk.-ko ibilbidean daude. Jardunbide berriak sustatu nahi dira, turismo jasangarria lortzeko, Getaria (Pirinio Atlantikoak) eta Bertiz (Nafarroa) artean 60 kilometroko lehenbiziko zatia egokituz. Horrez gain, ibilbidea egiten duten oinezkoei eta txirrindulariei harrera eta informazioa eskaintzeko xedez, 1 zk.-ko ibilbideko harrera gunea sortu da, Irungo aduanaren eraikin zaharrean. Egitasmoak ingurumenaren aldetik duen interesaz gain, egitasmoak inguru osoan duen eragin ekonomikoa ere azpimarratu behar da, sektoreko profesionalei zuzeneko onurak ekarriko dizkien turismo berria garatzeko aukera eskaintzen baitu. Turismo produktu berri horrek, inguru horretako aberastasunak beste era batera, ingurumena gehiago errespetatuz, aurkitzeko gogoa duten bezero berriak erakartzen ditu. Fruituak jasotzen hasiak dira.

Circuldouce egitasmoari buruzko informazio gehiago jasotzeko, egin klik hemen edo honako web gunea kontsultatu: www.euroziklo.com