2013 Hiritarren urte europarra izendatu dute, eta horrekin loturiko lehiaketa bat azpimarratu nahi dugu. Urtero antolatzen den lehiaketa da (60 edizio bete ditu jada), Europaeischer-Wettbewerb izenekoa. 2013an eTwinning izeneko sekzio berezia izango du.
Beraz, hiritar izatearekin edo hiritartasunaren alderdiren batekin erlazionatutako proiektu batean sartuta baldin bazaude, edo hasiera eman nahi badiozu, hau da zure lehiaketa.

Kategoriak/Gaiak

eTwinning proiektuek (gehienez ere 3 zentro dituztenek) lau kategoriatan hartu dezakete parte:

  • 6 eta 9 urte artekoak; Nolabait desberdinak – denak berdinak: eguneroko egoerei edo ohiko arazoen aurreko konponbideei buruzko bideo sekuentziak, komikiak edo argazki-nobelak aurkeztu ahal izango dira.
  • 10 eta 13 urte artekoak; Gure auzokide europarraren soslaia: "hiritar europar idealaren" soslaia jasoko duen kartel edo web gune bat egitea elkarren artean.
  • 14 eta 16 urte artekoak; Gure alderdi politikoa: Alderdi politiko kontzeptu bat diseinatu.
  • 17 eta 21 urte artekoak; Europia – Europa gaur eta bihar: Hiritarren partaidetzarako aukera emango duen gizarte utopia edo etorkizuneko hiria diseinatu.

Izena emateko epea: 2013ko ekaina
Sariak: 4.000 € irabazle guztientzat
Baliabideak:
Proiektuari laguntza emateko, Alemaniako Laguntza Zerbitzu Nazionaletik proiektu kit berezia prestatu dute. Bertan, talde bakoitzerako jarduera planak biltzen dira, eta Hemendik jaitsi dezakegu kita.
Informazio gehiago web gune honetan: http://www.etwinning.net/fr/pub/news/news/european_year_2013-_european_y.htm