Datorren urriaren 27an PLEko XXIX. Kontseilu Orokorra ospatuko da Toulousen. PLE osatzen duten 8 lurraldeetako Presidenteak bilduko dira eta azken bi urteetan Midi Pyrénées eskualdeak egindako Presidentziaren balantzea egingo dute. Ondoren presidentzia Nafarroari pasako diote, ondorengo gaia landuko den mahai inguru baten ondoren: Mugaz gaindiko integrazioaren etorkizuna (2013 eta gero) eta PLEko sarien banaketa. Gainera, aurreko urtean bezala, foruma POCTEFA programen onuradunen parte hartzearekin antolatuko da.

POCTEFA proiektu foruak jadanik programatuta eta burutzen ari diren programak aurkezteko 30 stand baino gehiago, informaziorako stand bat eta POCTEFAko kudeatzaileekin hitz egiteko beste bat, PLE osatzen duten lurralde desberdinetatik etorritako 300 parte hartzaile… ditu. POCTEFAKO proiektuen foru hau POCTEFAren komunikazio Planaren ebaluazioan praktika on gisa. Parte hartzaileei eta bisitariei STCko (idazkaritza tekniko bateratua) teknikariekin elkartzeko eta beste proiektu batzu ezagutzeko lurraldeko beste eragileak ezagutzeko eta hartu eman guzti hauetatik ikasteko aukera emango die.
 
Zatozte, urriaren 27an Toulousera. PLEko Kontseilu Orokorra aukera paregabea da Pirinioetako eragile guztiekin bat egiteko eta mugaz gaindiko lurraldeen arteko lankidetza indartzeko.

Programa deskarga dezakezue eta eman ezazu izena linean klik eginez hemen.