Pirinioetako urtea ospatzeko, Pirinioetako Lan Elkarteak Pyrineo, Txango Handia antolatu du, mendikatea jai-giro alaian ezagutzeko eta ospatzeko Ibilaldi Handia, alegia. Zure zain egongo gara akainaren 25etik uztailaren 9ra!

Atlantikotik eta Mediterraneotik abiatuta, hegoaldean Espainiatik eta iparraldean Frantziatik igaroz, Pirinioetako leku ederrenak bisitatuz, 4 txangok eta ezezagunak diren hirurogei bat ibilaldik bat egingo dute Pirinioetako bihotzean, Azun Haranean, 2011ko uztailaren 9an Pirinioetako festa handia ospatzeko. Aurrekaririk ez duen gertaera hau izango da mendikatea ezagutzeko 15 egunetako abenturari itxiera emango diona. Guztia leku garrantzitsuenak ezagutzea ahalbidetuko duten 3 eta 6 ordu bitarteko ibilaldi errazen bidez, guztira 400 eta 800 metrotako aldapak izango dituztelarik. Lagun taldeetako, elkarteetako, klubetako eta mendizaleak diren partikularrek zein lagun taldeek parte har dezakete. 3,7 edo 14 egunetako forfaitak erosiz eta etaparen batean doan parte hartuz burutu daitezke ibilaldi hauek.
 
Guztira, zortzi elkargune aurreikusi dira gaubelak ospatzeko eta Pirinioetako kulturaren inguruan topaketak egiteko. Diplomatutako mendi monitoreek zuzenduta, Pyrinio Txango Handia 2011 Pirinioetako Urtearen esparru barruan kokatuta dagoen ekitaldia da.
 
Informazio gehiagorako:
www.pyrineo.eu Txango handia