16 taldetan banatutako 12 eta 25 urte arteko 130 gazte baino gehiagok eman dute izena “Limitis Forum, gazteek konponbideak proposatzen dituzte” lehiaketan. Proba horretan parte hartzeko epea joan den apirilaren 15ean amaitu zen.
Errenteria, Gasteiz, Urnieta, Arrasate, Baiona, Iruñea, Donostia, Uharte eta Deba dira Pirinioetako Lan Elkarteak finantzatu duen Europako krisiari buruzko mikro-bideo lehiaketa horretan parte hartzen duten gazteen jatorrizko tokiak.

Izena eman ondoren, talde bakoitzak, gogoeta eta eztabaida prozesua errazten duten dinamikak biltzen dituen txosten praktikoa jaso du, eta baita mikro-bideoa egiteko eskuliburu teknikoa ere. Gogoeta eta azterketa saioen ondoren, taldeak bideoak egiteko prozesuan daude jada. Bideoak aurkezteko epea maiatzaren 31n amaituko da.

Ondoren, ekainean, amaierako ekitaldia ospatuko da Hendaian. Ekitaldi horretan sorkuntza lanak ikusi eta sariak banatuko dira.

Gazteen partaidetzan oinarritutako mugaz gaindiko proiektua “Limitis Forum, Gazteak irtenbideak proposatzen dituzte”, gazteei gogoetarako guneak bideratzea eta beraien inguruan gertatzen ari diren fenomenoen inguruan ahotsa ematea bilatzen duen egitasmoa da. Arit Toxicomanies, Hezizerb Elkartea, IRSE Alava eta CPIE Littoral Basque, Nafarroako Nuevo Futuro Elkartearen koordinaziopean, dira mugaz gaindiko lehiaketa hori martxan jarri duten erakundeak. Lehiaketak CTPren 2012ko Gazteriaren Saria lortu zuen 2012an.

Lehiaketak bi sari izango ditu: abentura egonaldi bat mugaren alde bakoitzean garaile izan den taldearentzat eta Hendaiako amaiera ekitaldira hurbiltzen diren ikus-entzuleek emango duten saria.

Ezagutu ezazu proiektuaren blog-a