ENECO2 proiektu europarraren amaiera ekitaldiak, Aragoiko, Errioxako, Nafarroako, Akitaniako eta Midi-Pyrénéetako 120 enpresa ekoberritzaile baino gehiago elkartu zituen Logroñon, jardunbide onak eta esperientzia arrakastatsuak konpartitzeko eta etorkizuneko lankidetzatarako oinarriak finkatzeko.
Ekoberrikuntzaren mugaz gaindiko topaketak ENECO2 proiektuaren emaitzak ezagutarazteko eta enpresa txikiei eta ertainei, ingurumenak planteatzen dituen erronkak negozio aukera bilakatzeko moduari buruzko aztarnak emateko aukera eskaini zien, hau da, “ekoberrikuntza kostu gisa ikusteari utzi eta inbertsio gisa ulertu”.

Enpresen arteko talde dinamikez eta networking unez beteriko bi egun izan ziren, eta Pirinioetako Lan Elkarteak ez zuen hutsik egin nahi izan, POCTEFAren (Ekoberrikuntzaren Mugaz gaindiko ENECO2 Sarearen sorkuntza bultzatu duen programa europarra) Kudeaketa Agintari gisa. Ludovic Lareynie STCko proiektu kudeatzaileak mugaz gaindiko lankidetzaren onurak eta 2014-2020 epealdi berriak zabaltzen dituen aukerak aurkeztu zituen bertaratutakoen aurrean.