OPCCren eta unibertsitateko master bateko ikasleen artean aurrera eramaten den lehenbiziko elkarlan proiektua da. Elkarlan hori posible egiteko Taldeko Programa Operatiboa (TPO-POC) ezinbestekoa izan da.
Esperientzia oso positiboa izan da, ikuspegi bikoitzetik, masterreko ikasleei aukera eman baitie ikerketaren alorrean dituzten gaitasunak hobetzeko eta klimaren aldaketarekin erlazionatutako gaietan dituzten ezagutzak sakontzeko. Eta beste alde batetik, OPCCk ikasleen ideia berriak jaso ditu eta, aldi berean, gizartearen aurrean eta unibertsitate munduko zientzia sarean duen presentzia indartu du.
Informazio gehiago jasotzeko, OPCCren 3 zenbakiko Newsletterra kontsulta dezakezu.
Fitxa teknikoak eskuratu nahi badituzu, sakatu hemen.
Gogoratu: datorren 2013ko azaroaren 16an, OPCCk, mendi guneetako klimaren aldaketari buruzko Nazioarteko Solasaldia antolatu du Iruñean. Informazio gehiago esteka honetan.