2013ko irailaren 12tik 29ra, Baiona-Donostia euskal eurohiriak dantzaren ospakizuna hartuko du, Dantza Hirian jaialdiarekin, hiri paisaietan dantza garaikidea eskaintzen duen mugaz gaindiko jaialdiarekin
IREKI egitasmoa, bultzada berria Dantza Hirian jaialdirako
IREKI, POCTEFAren bitartez FEDER funtsekin finantzaturiko mugaz gaindiko egitasmoa da, eta bere helburua Dantza Hirian jaialdia bultzatzea eta finkatzea da, Baiona-Donostia euskal eurohirian dantza garaikidearen sorkuntzari eta hedapenari bultzatzeko benetako sentsibilizazio plataforma gisa. IREKI egitasmoari esker, Dantza Hirian jaialdiaren barruan aurrera eramaten diren jarduerak hobetu eta hedatu ahal dira.
Aterpean, egoitzako artisten programa
Artista berrien sorkuntza lanak bultzatzeko, Dantza Hirian jaialdiak Aterpean egitaraua jarri du martxan. Egoitzako artisten programa da, eta helburua Akitania eta Euskadi artean artisten eta konpainien trukaketa bultzatzea da, hornidura ekonomikoa, sorkuntzarako tokia eta sorkuntza lan berriak Dantza Hirian jaialdian estreinatzeko aukera eskainiz. Aterpean egitarauari buruzko informazio gehiago hemen.
Dantza Hirian jaialdiari buruzko informazio gehiago jasotzeko, sakatu hemen.
Dantza Hirian 2013: jaialdiko egitaraua hemen kontsulta dezakezu, eta aurtengo edizioan parte hartuko duten konpainiei eta koreografiei buruzko informazio gehiago eskaintzen duen prentsa txostena, hemen.