Espainia – Frantzia – Andorra 2007-2013 Lurralde Lankidetza Programaren 2. proiektu deialdiaren epea amaitu da (POCTEFA) eta Pirinioetako Lan Elkarteak, programa kudeatzeko arduraduna, alegia, atsegin handiz jakinarazi nahi du proiektu deialdi honetara 91 proiektu desberdin aurkeztu direla.

Espainia-Frantzia-Andorra lankidetza Programa Operazionala Europar Batasunak finantzatzen du EGEF Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren bidez guztira 168 milioi Eurotako aurrekontuarekin. Proiektuen deialdi honetarako gainontzeko diru kopuruak EGEF-eko 29,5 milioi euro batzen ditu eta EGEFeko parte hartze tasa eragiketa guztien kostuaren %65ekoa izango da.
Espainia-Frantzia-Andorra mugaz gaindiko espazioko eragileek Programaren ardatz desberdinei buruzko ekimenak aurkeztu dituzte 84 milioi euro baino gehiagoko balioarekin. STC-ko taldeek txostenak jasotzen jarraitzen dute programaren kudeaketan lan egiten duten talde guztiekin lankidetzarako erakusketa fasea ireki aurretik. Proiektuen azken aukeraketa urrirako aurreikusten den programazio batzordeak egingo du.
www.poctefa.eu