Destination Nature Erakusketa Parisen ospatuko da martxoaren 25, 26 eta 27an eta aukera paregabea da mendizaleentzako eta oraindik oporretan nora joatea erabaki ez duten pertsona guztientzako. Bertan proposamen ugari aurkituko dituzte: irteera ederrak, gai guztien inguruan eta estilo guztientzako ibilaldiak (natura, erromantizismoa, solidaritatea, gastronomia, kultura, fauna eta flora, kirola…), bidaiak leku ikusgarrietara, horien artean eta aurten bereziki: Pirinioak izango dira erakusketako ohorezko gonbidatuak.

2011 Pirinioetako Urtea proiektuaren esparruan 4 Autonomia Erkidegoak, Frantziako 3 eskualdeak eta Andorra joango dira Erakusketa honetara Pirinioak ospatu eta sustatzeko.

80 metro karratu dituen stand honetan Pirinioetako alderdi desberdinak ezagutzeko aukera emango duten dastaketak – Erronkariko (Nafarroa) gazta edo Midi-Pyrénées eskualdeko ardoa, adibidez-, animazio desberdinak, argazkiak, bideoak… ikusi eta gozatu ahal izango dira.

Gerturatzen den pertsona orok izango du Pirinioetan aste bukaera bateko egonaldia irabazteko zozketan parte hartzeko aukera eta ekainaren 25etik uztailaren 9ra Mediterraneotik Atlantikora gurutzatzen duen Pirinioetako lurraldea zeharkatuko duen Zeharkaldi Handian izena eman ahal izango du.

Eta Paris ostean… Bordele!

Eta proiektuaren esparruan talde-sustapen honekin aurrera jarraitzeko, lurralde bakoitzeko ordezkariek Atout France-k antolatzen duen Rendez-Vous France erakusketan parte hartuko dute. Turismoaren erakusketa profesional hau Bordelen ospatuko da martxoaren 29a eta 30a bitartean. Mundu osoko 900 turismo-operadore baino gehiago biltzen dituen topaketa da eta Pirinioak sustatzeko eta balioztatzeko aukera ezin hobea da.

Informazio gehiagorako: www.pyrineo.eu