Aurreko uztailaren 27an, Irati proiektua aurkeztu zen ofizialki proiektua aurrera eramango duen taldearen eskutik, Iratin, Nafarroan. Mugaz gaindiko proiektu handi hau Nafarroako Soule eta Salazar bailaren arteko lankidetzaren fruitua da eta Irati sustatzeko eskaintza turistikoa garatzea da helburu nagusia.



Esan beharra dago Irati inguruneko leku erakargarrienetakoena dela mendi-turismoari dagokionez. Gainera, basoa, kudeaketa iraunkorraren PEFC ziurtagiria duena, Europako pagondo handiena eta ondoen mantentzen denetariko bat da (baso Beltzarekin batera). Lau erakundeen (Nafarroa, bailaretako batzordeak, Souleko Sindikatua) mugaz gaindiko lankidetzak Irati sustatzeko proiektu handiak bultzatzeaz gain, lurraldea modu iraunkorrean kudeatzea ere ahalbidetzen du.

 

Konkretuki, Iratiko proiektuak 3.859.540 € aurrekontu totala du, hauetatik, %65a (2.508.701 €) EGEF Europako Funtsek finantzatuko dute Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA) proiektuaren barruan. Proiektuak 8 lan ildo biltzen ditu bere osotasunean: azpiegiturak sortzea (Iratiko Etxeen berriztatzea eta Salazargo Bailarako aktibitate zentroa, Iratiko Txaletak hobetzea eta Soulen auditorio bat eraikitzea, bide sarea egitea….) kudeaketa planak garatzea, produktu turistiko bat sortzea, publikoarentzako erabilera plan bat gauzatzea, lurraldea dinamizatuko duten pertsonen prestakuntzaz arduratzea, proiektua hedatzea eta honen jarraipena egitea.

 

Zaintzaileen etxea berriztatzea

Iratin, uztailaren 27 ospatutako gertaerak, bisitariei proiektuaren Nafarroako aldea bisitatzeko aukera eman die eta berriztatzen ari diren XIX. mendeko eraikinak ikusteko aukera izan dute. Bere garaian, zaintzaileen etxeak ziren baina itxita egon dira 40 urte baino gehiagoz.

 

Zaintzaileen etxean Iratiko Basoko arreta turistiko puntua irekiko da. Mendiko materiala alokatzeko denda bat ere aurkituko da bertan, taberna eta jatetxearekin batera, bertan eskualdeko objektu eta produktuak erosteko aukera izango dute turistek. Etxearen gainontzeko zatia erakusketak egiteko eta bilerak ospatzeko egokituko da.

 

Gainera ukuiluak, zenbaitetan beste aktibitate batzuk egiteko balioko du, talde desberdinak hartzea, ezbehar meteorologikoak gertatzekotan aterpetxe bezala…

 

Azkenik, proiektuaren beste helburuetako bat aparkaleku gunea handitzea (autobusentzako eta autoentzako) eta seinaleak, sarbideak, solasaldirako guneak, etab. hobetzea da.