Jean-Louis Valls, lankidetza europarreko programetan hamabi urte baino gehiagoko esperientzia duen profesionala.
SUDOE, Interreg MED edo POCTEFA bera bezalako programa proiektuetan aritu izan da lanean.
Jean-Louis Valls Interreg IIIC programako proiektuen finantzaketa eta kudeaketa arduraduna izan zen, eta aurretik HEWLETT-PACKARD enpresan egin zuen lan.
Zuzendari berriak pozez eta Frantzia-Espainia-Andorrako erakunde horretatik mugaz gaindiko ekimen berriak bultzatzeko gogo biziz hartu du kargua.