Hemen zaude: Zer da CTP? : Atzera

Zer da CTP?

Zer da CTP? Zein da bere eginkizuna? Noiz eta zertarako sortu zen?
Atal honetan, CTPari buruzko datu nagusiak aurkituko dituzu, baita bere misio eta xedeak ere.

Aurkibidea:

CTP, laburbilduta
Data nagusiak
CTParen eginkizuna
CTParen patzuergoa
Zoom: CTParen egoitza historikoa

 

Pirinioetako Lan Elkartea (CTP) 1983an sortu zen, Europako Kontseiluak bultzatuta, Pirinioetan mugaz gaindiko lankidetza egitura bat sortzeko, Europako beste mugetan bezala.
2005ean, CTPak Patzuergoa sortu zuen; hau da, Espainiako zuzenbidearen araberako erakunde juridikoa. Horrek ekintza-bultzada berria eman zion, batez ere Europako programak eta funtsak kudeatzeko
.

 

CTP, laburbilduta
Sortze eguna:
1983ko apirilaren 15a
Kideak:

  • Frantziako 2 eskualde: Nouvelle-Aquitaine eta Occitanie
  • Espainiako 4 Autonomia Erkidego: Katalunia, Aragoi, Nafarroa, Euskadi
  • Andorrako Printzerria

CTPko kideekin harremanetan jartzeko

 

Azalera: 254.680 km2, Europar Batasunaren %5,7(28 kide)
Biztanleria (2016-2017): 23.343.754 , biztanle Europar Batasunaren %4,6 (28 kide)..
Sektore nagusiak: puntako teknologia, metalurgia-industria, nekazaritzako elikagaiak, turismoa eta unibertsitate-zentro handiak, Europako zaharrenetarikoak.
 


 Data nagusiak
1980 : Lurralde elkarteen arteko mugaz gaindiko lankidetzari buruzko Europako Esparru Hitzarmena
1982 : Pirinioetako Eskualdeen Konferentzia, Europako Kontseiluak antolatuta
1983 : CTParen Sorrerarako Akordio Protokoloaren sinadura (Bordelen)
1993 :
CTParen elkartearen sorrera
2005 :
CTParen Patzuergoaren sorrera


CTParen eginkizuna
CTP elkartea

CTParen helburu nagusia Pirinioetako mendigunearen garapenean parte hartzea da, eta, aldi berean, bere erronkak eta bere aberastasunen babesa kontuan hartzea. Horretarako, mugaz gaindiko lankidetzan asko inplikatzen da.
 

 Helburuak

  • Pirinioetako mendiguneko lurraldeen eta eragileen arteko trukeak erraztea,
  • mendiguneari dagozkion problematikak elkarrekin jorratzea,
  • antzemandako erronkei aurre egiteko irtenbide bateratuak aurkitzea,
  • mugaz gaindiko baterako ekintza egituratzaileak martxan jartzea


Ekintzak

Egoera geografiko eta politiko berezia daukanez (Pirinioetako mendigunearen inguruan eraikitako lurraldea, eta 3 estaturen artean banatua), CTPak hainbat legeria eta eragile barneratu behar ditu (Estatuak, Frantziako eskualdeak, Autonomia Erkidegoak).
Berezitasun horrek dimentsio berezia ematen die lurralde-antolamenduko problematikei, bai hirigintzari, landa garapenari, garraioei eta ingurumenaren babesari dagokienez.
Bestalde, mendiguneei dagozkien ingurumen eta geografia zailtasunei ere aurre egin behar die.
Testuinguru horretan, CTParen xedea trukerako eremua eta proposamen indarra izatea da
.

Trukerako eremua, arazo komunak elkarrekin konpontzeko, garraioen, prestakuntzaren, ikerketaren, ondarearen, garapen iraunkorraren eta abarren alorretan.
Horretarako, CTPko kideek gaika banatutako batzordeetan jarduten dute, esperientziak trukatzeko eta irtenbide berritzaileak aurkitzeko.

Proposamen indarra
, batzorde horien lanetan oinarrituta, nazioetako eta Europako eztabaidetan pisua izateko, helburu hauekin:

  • bere biztanleen bizi-kalitatea hobetzea, garraio-eskaintza hobetuz
  • mugaz gaindiko integrazioa sendotzea
  • enpresek eta prestakuntzan dauden gazteek ekonomiaren alorrean dauzkaten osagarritasunak garatzea
  • Europako hegoaldean truke-eremua sortzea
  • unibertsitateen arteko lankidetzari, berrikuntzari eta ikerketari lehentasuna ematea
  • bere lurraldeak nabarmentzea, batik bat bere kultur eta natur ondareak, eta turismo iraunkorra garatzea

 

CTParen patzuergoa
CTPari bultzada berria emateko, 2005ean, kideek Mugaz gaindiko Lankidetzarako Administrazio arteko Hitzarmena sinatu zuten, CTParen Patzuergoa sortzeko.

Bere izaera juridikoa dela-eta, Patzuergoak estatutu horri dagozkion gaitasunak eta erantzukizunak beregain har ditzake (Europako finantzamenduak eta programak kudeatzea, proiektu komunak martxan jartzea).

Pirinioetako Lan Elkartea, Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2014-2020) programa europarraren Kudeaketa Agintaritza da, POCTEFA 2007-2013 programarekin izan zen bezala.

 

Zoom: CTParen egoitza historikoa
Jacaren muinean (Aragoin), Marqués de la Cadena plazan, eraikin gotikoa dago; izen ofiziala “Torre del Reloj” du (Erlojuaren Dorrea), baina bertakoek “Torre de la Cárcel” deitzen diote (Presondegiaren Dorrea).
Izan ere, Jacako Kontseiluak 1599an erosi zuen, herriko biziari erritmoa emango zion erlojua jartzeko; baina, gerora, 1602an, dorrea presondegi gisa erabili zuten.
Gotiko zibilaren adibide zoragarria da, eta, 1987ko apirilaren 29tik, CTParen egoitza ofiziala ere bada
.

 

Desgargatu hemen CTPko partzuergoaren estatuak

Bilatzailea

Réchercher







POCTEFA: www.poctefa.eu

POCTEFA: www.poctefa.eu