Hemen zaude: CTParen antolaketa: : Atzera

CTParen antolaketa:

Zer da CTP? Noiz eta zertarako sortu zen? Zein dira bere kideak? Zein erakundek biziarazten dute?
Atal honetan izango dituzu CTPa ezagutzeko eta ulertzeko informazio guztiak.

Presidentetza

 

 

Presidentetza
Pirinioz bestaldeko lankidetza sustatzeko, CTParen presidentetza bi urtero aldatzen da erakunde kideetako presidenteak txandakatuz.

CTPa ordezkatzeaz gain, presidentetzaren zeregina bakoitzari dagozkion 2 urtetako agintaldian gainontzeko kideekin lankidetza eta erakundeari emango zaizkion orientazio politikoak zehaztea izango da.

Zeregin hau betetzeko eta CTParen zuzendaritza bermatzeko, presidentetzak Idazkaritza nagusiaren laguntza du.

 

Idazkaritza Nagusia
  CTPa zuzentzen du eta Koordinazio Batzordearen eta Biltzar Nagusiaren bilerak prestatzen ditu, Batzordeen lanak eta CTParen egoera ekonomikoa gainbegiratzen ditu
Momentuan momentuko presidenteak, CTPa osatzen duten gainontzeko kideen adostasunarekin hautatzen du Idazkari Nagusia.

 

Presidentetza 2017-2019: Aragón

2017-2019 bitartean Aragón Jaurlaritzak hartuko du CTPko presidentetza bere gain.

CTPko presidentea: Francisco Javier Lambán Montañés, Aragón Jaurlaritzaren presidentea

Idazkari Nagusia: Antonio Pascual 

  

Batzar Nagusia

Erakundearen kontzertazioa eta erabaki politikoak egiten dituen organoa da. Momentuko presidenteak proposatzen dituen norabide politikoak eta jarduera programa ezartzen ditu. Eskualde kide bakoitzeko ordezkariek osatzen dute eta urtero biltzen dira.

 

Koordinazio Batzordea (Administrazio Kontseilua)

Lehendakaritzaren jarduera programak koordinatzeaz eta abiarazteaz arduratzen da CTParen Gaikako Batzorde desberdinen laguntzarekin.
        CTParen Batzorde betearazlearen barne-araudia: ES / FR.   
       

 

Gaikako Batzordeak

Koordinazio Batzordearen bilerak animatzen eta prestatzen ditu eta Batzordeen lanen eta CTParen finantza-egoeraren segimendua egiten du. Idazkari Nagusia indarrean dagoen Presidenteak izendatzen du, CTPko beste kideek onartuz gero. Egun, Languedoc-Roussillon Eskualdeko Kontseiluko Europako eta Kontratuetarako Politiken Zuzendari Jean-Philippe Brossard da Idazkari Nagusi.

 

4 Batzorde

Koordinazio Batzordeari laguntzeaz arduratzen dira jarduera programak koordinatzeko eta abiarazteko orduan, eta lau batzorde desberdin daude :

  

CTPko presidentetzak
  • 1983-1985: Akitania
  • 1985-1987: Aragoi
  • 1987-1989: Katalunia
  • 1989-1991: Euskadi
  • 1991-1993: Languedoc-Roussillon
  • 1993-1995: Midi-Pyrénées
  • 1995-1997: Nafarroa
  • 1997-1999: Andorra
  • 1999-2001: Akitania
  • 2001-2003: Aragoi
  • 2003-2005: Katalunia
  • 2005-2007: Euskadi
  • 2007-2009: Languedoc-Roussillon
  • 2009-2011: Midi-Pyrénées
  • 2011-2013: Nafarroa
  • 2013-2015: Andorra
  • 2015-2017: Nouvelle-Aquitaine
  • 2017-2019: Aragoi

 

Bilatzailea

Réchercher







POCTEFA: www.poctefa.eu

POCTEFA: www.poctefa.eu