Pirinioetako Lan Elkartea Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA) 2014-2020 Programaren Kudeaketa Agintaritza da
POCTEFA 2014-2020, Pirinioetako bi aldeak ekonomiaren eta gizartearen ikuspegietatik indartzera bideraturiko erkidegoaren finantzaketa laguntzaren bosgarren belaunaldia da. Horretarako, inguru horretako eragileek diseinaturiko eta kudeaturiko mugaz gaindiko lankidetza proiektuen finantzaketan hartzen du parte.
Programa 2015eko maiatzaren 19an onetsi zuen Europar Batzordeak, eta Lurralde Garapenerako Fondo Europarretik (FEDER) datorren 189,3 milioi euroko aurrekontua du.
Mugaz gaindiko erakunde hori Europa mailan fondoak kudeatzeaz arduratu den lehenbiziko lankidetza erakundeetako bat izan da, Lurralde Lankidetzarako Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA) 2007-2013 Programa Eragilearen bitartez.
Hemen aurki dezakezu POCTEFA 2014-2020ri buruzko informazio guztia.
|