Euskadi

Euskadiko Autonomia Erkidegoak berezitasun historiko, kultural eta ekonomikoak ditu; autonomia politikoa handia du, bai eta finantzaketa eta diru-bilketarako araubide berezia ere, Kontzertu Ekonomikoaren bitartez.

Euskadiko herritarrak askotarikoak eta ekintzaileak dira, eta itsasoan, nekazaritzan eta industrian jarduteko espiritua dute.

Gizarte-babeseko politiketan inbertsio handiak egiteaz gain, Euskadi erreferentea da hainbat arlotan: lehiakortasun-poloak, industria klusterretan antolatzea eta berrikuntza eta ikerketako ekimenak sustatzea.

Ongi jan eta edateko zaletasuna agerikoa da merkatuetan, jatetxeetan eta elkarte gastronomikoetan, dela kalitate goreneko osagaietan oinarritutako sukaldaritza tradizionalean dela nazioarteko sona duen egile-sukaldaritza berrian.

Labar-artetik hasi eta eraikin abangoardistetaraino, ondare historiko-artistiko interesgarri eta monumentala du. Gaur egun, ekitaldi kultural garrantzitsuen egoitza da, hala nola Donostiako Zinemaldia, Bilboko opera-denboraldia edo jazza Gasteizen eta Getxon.

Mendi eta bailarekin batera, 252 km-ko kostaldea da bere gune erakargarrietako bat. Bertan, itsaslabarrak ibaien bokaleekin, padurekin eta hondar fineko hondartzekin tartekatzen dira. Askotariko paisaiak ditu, eta bereziki aipatzekoak dira naturagune babestuak.

Europara irekita dagoen lurralde bat

Euskadik 12 km-ko muga baino ez duen arren, muga inguruko lurraldea da dudarik gabe eta Euskadirentzat oso dira garrantzitsua inguruko lurraldeekin harreman onak izatea eta mugaz gaindiko lankidetza.

CTP topagune eta esparru bikaina da antzeko iritziak eta arazoak dituzten eskualdeentzat. Gure lurraldeetako erakunde publikoen eta eragile pribatuen arteko lankidetzari esker interes bateratuei hel diezaiekegu, eta eraginkortasun handiagoz gara ditzakegu partekatutako proiektuak. Horrela, gure lurraldeek aurrera egin, eta garapen ekonomiko handiagoa izango dute.

Lurralde-lankidetzako benetako espazio baten ideiatik abiatuta, CTPren balioa ezagutzera eman nahi dugu, Europarako kohesio- eta eraikuntza-tresna gisa.

Datuak

Azalera (km2) 7.234,8 km2
Biztanleria 2.164.311 biztanle
Biztanleria-dentsitatea 300,33 biztanle/km2
Hiriburua Vitoria-Gasteiz
ES-FR-AND mugaren luzera (km) 12 km
Kostaldearen luzera (km) 252 km
Probintziak / Departamenduak 3 (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa)
Hizkuntzak Euskara eta espainiera